NAIZ.INFO
IRUÑEA

Elkarretaratze batekin bukatu dute hainbat hautetsi nafarrek errauskailuaren aurkako itxialdia

Nafarroako Gobernuak Portland enpresari hiri hondakinak errausteko baimena eman izana arbuiatzeko itxialdia burutzen ari ziren Sakana, Lautada eta Lizarraldeko hautetsiek elkarretaratze batekin bukatu dute protesta ekimena.

Hautetsiek eta hamarka herritarrek Olatzagutian egin duten elkarretaratzea. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
Hautetsiek eta hamarka herritarrek Olatzagutian egin duten elkarretaratzea. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

Hamarka herritarrekin batera, Sakana, Lautada eta Lizarraldeko hautetsiek elkarretaratzea burutu dute Olatzagutian, Nafarroako Gobernuak Portland enpresari hiri hondakinak errausteko baimena eman izana salatzeko.

Era horretan bukatu da atzotik herri horretan hautetsiek burutu duten itxialdia.

Hautetsiek salatu zutenez, Yolanda Barcinaren Gobernuak «udalen eskuduntzaren gainetik» hartu du erabakia, Olatzagutiako arautegiaren aurrean bere irizpideak «inposatu» dituelako, «enpresa pribatu baten interes ekonomikoak babestuz».