Naiz.info
Azkoitia

Hiru lagun zauritu dira, haietako bat erredura larriekin, Azkoitiako lantegi batean izandako istripuan

Ezbeharra Fundiciones Azkoitia lantegian gertatu da eguerdian. Hiru langileetako batek bere gorputzaren %95a du erreta, urtutako burdina gainera erori baitzaio. Bere egoera «larria» dela adierazi dute osasun zerbitzuek.

Lakuako Segurtasun Sailaren arabera, ezbeharra eguerdiko 12.00ak inguruan gertatu da Azkoitiko lantegian. Guztira hiru lagun zauritu dira. Haietako bik zauri arinak dituzte baina hirugarrena egoera larriagoan dago.

Bere gorputzaren %95ean hirugarren eta laugarren mailako erredurak ditu eta bere egoera «larria» dela esan dute osasun zerbitzuek. Antza, urtutako burdina erori zaio gainera eta erredura larriak ditu gorputzean.

Beste bi zaurituak bere kabuz joan dira zauriak artatzera.