Naiz.info
Iruñea

Eskola euskalduna aldarrikatu du EHEk Nafarroako Hezkuntza departamentuan

Euskal Herrian Euskarazek Guk Eskola Euskalduna! kanpaina abiarazi du Nafarroako Hezkuntza sailean egindako ekimenean. Bost lagun atxilotu ditu Polizia Foralak.

EHEko salaketa ekintza, Nafarroako Hezkuntza sailean. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)
EHEko salaketa ekintza, Nafarroako Hezkuntza sailean. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)

Eskola euskalduna aldarrikatu du EHEk Nafarroako Hezkuntza sailean, Iruñean. Guk Eskola Euskalduna! kanpaina abiarazi du gaur. EHEko hainbat kide departamentuaren barruan sartu dira hezkuntza euskalduna aldarrikatzeko.

Polizia Foralak haietako bost atxilo eraman ditu komisaldegira. Aitor Kaltzakorta EHEko kideak honakoa esan du Twitter bidez. «Foruzainak EHEkoei: «Elkar ulertzeko,ongi hitz egin beharra dago».

Identifikatu ondoren aske geratu dira berriro.