NAIZ.INFO
AZPEITIA

Corrugados Azpeitiako beharginak lanera itzuli dira

«Inposaturiko» oporraldia amaituta, gaur itzuliko dira lanera Corrugados Azpeitiako beharginak. Era berean, bi aldeen arteko negoziaketek aurrera jarraitzen dute.

Enpresako arduradunek Langile Batzordeari ohar baten adierazitakoaren arabera, gaur ekingo diote lanari Corrugados Azpeitiako beharginek.

Hainbat hilabete greban igaro ostean, urtarrilaren 4an utzi zuten protesta bertan behera, negoziaketei bidea zabaltzeko asmoz. Hala ere, ordutik gaur arte oporretan egon dira, enpresak hala behartuta.

Bien arteko negoziaketek aurrera jarraitzen dute, baina enpresaren bideragarritasuna zuzendaritzak lortzen duen lan kargaren araberakoa izango dela esan dute langileek.