Naiz.info
Baiona

Donostia eta Irun arteko AHT bidea atzeratu egingo da

Lakuako Garraio sailburu Ana Oregik baieztatu du Donostia eta Irun lotuko dituen AHTren bidea atzeratu egingo dela, datarik gabe. Estatu espainolak ez du Gipuzkoa eta Lapurdi arteko trenbidea finantzatuko.

Oregi, erdian, Andre Garreta Komertzio eta Industria Kamarako presidentearekin eta Mathieu Berge Akitaniako portuetako ordezkariarekin. (Nicolas MOLLO)
Oregi, erdian, Andre Garreta Komertzio eta Industria Kamarako presidentearekin eta Mathieu Berge Akitaniako portuetako ordezkariarekin. (Nicolas MOLLO)

Oregi Baionako portuan bisitan izan da gaur goizean eta AHTko lanei buruz mintzatu da. ‘Sud Ouest’ egunkariak jakitera eman duenez, Estatu espainolak ez du Gipuzkoa eta Lapurdi lotuko dituen trenbidea finantzatuko, eta horren harira solastu da Garraio sailburua.

Bere hitzetan, Donostia eta Irun lotuko dituen trenbideetako lanak atzeratu egingo dira, datarik gabe. «Ez da konponbide ideala, baina gaur egungo egoera kontuan izanik, ez dugu bertze hauturik», esan du.

Egun den trenbidea berritzeko proiektua esku artean dutela zehaztu du Oregik eta trenbideak Europako zabaltasunera egokitzeko hirugarren errail bat eginen luketeta baieztatu du. Trenbide berriarekin egitasmoa ez dela bertan behera uzten azpimarratu du, baina tarte berriaren eraikuntzak oraingoz datarik ez duela gaineratu du.