NAIZ
GERNIKA

Athleticek irabazi du Euskal Herriko Kopa Realaren aurka (3-0)

Athleticek eraman du Gernikan jokatu den Euskal Herriko Kopa, Realaren aurrean garaipen argia erdietsiz (3-0).

Athleticek aise hartu du mendean Reala. (Jaizki FONTANEDA/ARGAZKI PRESS)
Athleticek aise hartu du mendean Reala. (Jaizki FONTANEDA/ARGAZKI PRESS)

Euskal Herriko Kopako finala jokatu dute igande honetan Athleticek eta Realak Gernikan. Garaipen erraza erdietsi dute zuri-gorriek (3-0), beren bosgarren titulua bilbora eramanez.

Atsedenaldira bi eta hutseko markagailuarekin iritsi da (Eunate Arraiza 5' eta Maite Oroz 12'), ordu laurdenerako sartu baititu Athleticek lehen bi golak. Azkena partida amaitzeko minutu gutxien faltan egin dute (Eunate Arraiza 93').

Sei ediziotan jokatu da Euskal Herriko Kopa eta bost aldiz irabazi du berau Athleticek. Bat eraman du zakura Realak.