Tags brigadak17

0 iruzkin

Evo Morales eta Altsasuko gazteak

Evo Morales eta Altsasuko gazteak

Lauca Ñ-ko Osasun ferian da Bolibiara joan den Askapenako Brigada eta bertan zen ere Evo Morales presidentea. Moralesekin egoteko aukera izan zuten euskal brigadistek, baita harekin batera argazkia ateratzeko parada ere. Bi guardia zibilak eta euren bikotekideak jipoitzea egotzita espetxean diren Altsasuko gazteen aldeko aldarria presente izan zen une horretan ere.

Osasun feria honen seigarren feria da eta brigadak berak bideo honetan azaltzen ditu nondik norakoa.

0 iruzkin

Shatila, errefuxiatu ahaztuen hiriburua

Shatila, errefuxiatu ahaztuen hiriburua

Libanoko errefuxiatu-guneetan bizi diren 445.000 palestinarren egoera gertutik ezagutu du egunotan euskal brigadak. Hona hemen igorritako kronika:

Maiz ahazten dute askok, desinformazio mediatikoa dela medio, palestinar gehienak Palestinatik kanpo bizi direla. Milioika lagun dira diaspora osatzen dutenak, asko eta asko 1948an eratutako errefuxiatu guneetan. Zisjordania, Gaza eta lurralde okupatueko borroka ezkutaezinak dira. Hortik kanpo dauden errefuxiatuak ordea, gutxitan aipatzen dituzte...

0 iruzkin

Borroka sozialek gidatutako Italia ezagutzen ari dira euskal brigadistak

Borroka sozialek gidatutako Italia ezagutzen ari dira euskal brigadistak

Italiako Brigadak jo ta su dabil bertako herri mugimendua ezagutzen. Milan, Bolonia, Livorno edota Pisan izan ostean borroka sozialen garapen itzelaz jabetu dira euskaldunak. Hona hemen egun hauetan bizitako eta haiek azaldutakoa:

ALTA FELICITÀ festibala bukatzean, uztailaren 31n, Milanera abiatu ginen bi kotxeekin eta eguerdi aldera ailegatu ginen. Transiti 28 CSOAn gure kontrapartearekin elkartu ginen eta bazkaldu genuen. Transitik 40 urte daramatza okupatuta, eta haren barne...

0 iruzkin

Uruguai ezagututa, Argentinan dira euskal brigadistak

Uruguai ezagututa, Argentinan dira euskal brigadistak

Montevideon abiatu du bidaia Askapenako brigada honek. Montevideon, herri mugimendu anitz eta euskal errefuxiatuen aldeko manifestazio batean Filtron hildako Fernando Morroniren ama, Norma Morroni, ezagutu ostean Argentinako muga zeharkatu eta bertako errealitatea ezagutzen ari dira.

Hona hemen lehen kronika:

Montevideon hasi dugu aurtengo brigada. Bertan unibertsitateko langileen sindikatuan (AFFUR) hartu gaituzte. Sindikatu honetan, irakasleak ez diren unibertsitateko langileek euren...

0 iruzkin

Euskal brigadistak, Italiako AHT-ren aurkako okupazioan

Euskal brigadistak, Italiako AHT-ren aurkako okupazioan

Italian diren brigadistak, bertako AHT-ren aurkako akanpadan

Uztaila amaieran heldu ziren euskal brigadistak Italiara eta Val di Susa bailaran abiatu zuten bidaia. Eraiki gura duten Abiadura Handiko Trenaren lanak oztopatzeko bailara okupatzen eta defendatzen diharduten kideekin batu eta bertan eman zituzten hainbat eguna, 1990 hamarkadan tren honen aurka abiatutako mugimendua gertutik ezagutzeko.

Hona hemen igorritako kronika:

Milaneko aireportura heltzean kontrapartea geneukan gure zain....

azken post-ak
azken iruzkinak