Naiz+ Naiz+

10 bideo Euskararen Egunerako, malko eta irri bana ;)

10 bideo Euskararen Egunerako, malko eta irri bana ;) Dozenaka bideo ari da hedatzen azken orduotan sarean Euskararen Egunaren harira. Horien aukeraketa txiki bat bildu dugu hemen.

1.- Aiaraldean elkarrekin ospatuko dute Euskararen Eguna eta bideoklip honekin eman diote bide (Aiaraldea.eus helbidean, gainera, eskualdeko jendeak hartu dituen konpromisoak ikusi ahal dituzue:


Zergatik eta nola egin zuten azalpena hemen

2.- Diasporan ere ere ospatzen dute Euskararen Eguna, noski, hauxe Boisen osatu duten bideoa:

3.- Munduan diren ondarrutarrek ere egin dute ekarpena, Kirmen Uriberen ‘Amak einddako jertsak’ poemari segika:

4.- Jatorriz bertakoak eta kanpokoak Soraluzeko Plaentxi eskolan:

5.- Euskaldunberri hitza atzera uzteko garaia ere bada, agian, euskaraz ikasten ari diren Goiztiri euskaltegikoen koplak:

6.- Zuian euskarara gerturatu eta euskaraz bizitzeko borondatea erakutsi duten zazpi lagunen testigantza jaso dute Euskararen Egunerako:

7.- Astrabuduako dendariek konpromiso bat hartu dute Euskararen Egunaren aitzakian, lehen hitza euskara:

8.-APNABI: Autismo Bizkaia elkarteak grabatu duen bideo eder eta dantzagarria:

9.- Zarauzko Monte Albertia institutuko ikasle eta irakasleek grabatu duten Lip Duba:

10.- Ezin zen falta orain horren bogan dabilen Manneguin Challenge delakoa, kasu honetan Bergarako Miguel Altuna institutuko administraitza ikasleek dakartena:

Asteburua indartsu dator, ia datorren astean biltzen ditugun antzeko beste 10 bideo eder!

(Sarean beste bideo piloa topatuko dituzue euskara, euskararen eguna edo antzeko bilaketaren bat eginez gero... on egin!)