Naiz+ Naiz+

6 ahots Greziatik, herrialdearen egungo errealitatera gerturatzeko

Esperantza ororen, eta mamu guztien, topaleku izan zen Grezia asko ez dela. Zertan da egungo egoera? Askapenak urtero antolatu ohi dituen brigaden baitan bertara abiatu zen bat pasa den udaran (Kronika denak: #Brigadak16). Orain, han ikusitakoaren eta jasotako testigantzen laburpena dakar antolakunde internazionalistak. Hainbat alderdi eta eragile politiko eta sozialetako ordezkarien testigantzek egungo Greziaren errealitatearen argazki garrantzitsu bat dakarte.