\r\n

...eta bere beste \u2018lan\u2019 bat hurrengoaren itxura hartzen hasteko:

\r\n

\n"}
Naiz+ Naiz+

Brooooooma gutxi danborradarekin...

Sakratua da danborrada donostiar askorentzat, ikus ditugu haurrak desfilatzen, helduak Konstituzio plazan gogoz danborrak jotzen, banatu dira Urrezko Danborra eta gainontzeko ohoreak eta donostiarrek hurrengo urterako gorde dituzte jantzi dotoreak. Whatsapp bidez danborradaren beste pasarte bat dabil, ordea, bolo-bolo: turista bat dirudi, Donostiako Parte Zaharrean danborradari beste dantza erritmo bat jarriz... Zuzendariari ez dio grazia handirik egin, ordea, gaztearen dantzak. Broma gutxi danborradarekin.

Azken egunetan telefono batetik bestera ibili den bideoa Ander Txakartegik grabatu zuen «dantzan dagoen mutila 3 kamarekin zetorren eta abestia bukatu zenean gertatu zen hau», artista omen zen. Gerora jakin dugu Franky Frier britainiar artista dela. Antza, David Moyes Realeko entrenatzailearen inguruko erreportaje bat egitera etorri zen Donostiara. Larunbatero egin ohi du saioa Sky Sports kateko Soccer AM-n ‘Away Days’ izenburupean... Asteburu honetakoa ari ote zen prestatzen? 

Anoetan, behintzat, izan zen, hona berak zabaldutako txioa:

...eta bere beste ‘lan’ bat hurrengoaren itxura hartzen hasteko: