Naiz+ Naiz+

Ernai: «Indarkeria mota guztien aurrean tolerantzia 0»

Mikromatxismoaren inguruan Ernai gazte antolakundeak garatu duen kanpaina iritsi da bere amaierara. Azken bideoarekin batera balorazio oharra kaleratu du:


Kanpainaren 6 bideoak erreprodukzio zerrenda honetan

> Aurreko adibideak

Ernairen mezua ‘indarkeria sotila’-z

Udaran zehar gazteon artean egunerokotasunean jasaten eta eragiten ditugun eraso ikusezin eta baliogabetuen inguruko bideo sorta bat zabaldu dugu gazteen artean harremantzeko orduan ditugun joera matxista eta sexistak azaleratu eta horien gaineko hausnarketa bideratu asmoz.

Bideo hauekin, eraso horiek jasan, egin edota ikusten ditugunon artean erreakzionatu eta jarrera horien gainean hausnartzea. Izan ere, jarrera matxista eta sexista hauek egun indarrean den sistema patriarkalaren eragin zuzena dira.

Sotilagoak diren indarkeria horiek gazteen artean asko ematen dira, sarri gu konturatu gabe eta inozentzi horren aurrean alarma gorria piztu nahi dugu; sotilak izan arren, indarkeria direlako eta egiturazko sistema baten sostenguari eta interesei erantzuten dietelako. Hain zuzen, ere sotilak izateak errazten du ikusezin eta baliogabetu izatea eta horien aurrean inolako neurririk ez hartzea, hau da, egunerokotasunean murgilduta izatea eta sistema patriarkala sostengatzea.

Izan ere, indarkeria ororen jatorria bera da, hedabideek hainbeste erakusten dizkiguten eraso horiek eta kargu politikoa guztien arbuiapena daukatenak izebergaren punta baino ez dira, egunerokoak bizi ditugun horiek ordea, gure harremantzeko modua baldintzatu eta eredu matxista eta sexisten baitan eraikitzea dakarte, indarkeria harremanetan iraunarazi eta normalizatuz.

Ezinbestekoa da indarkeria ororen jatorria bat dela konturatzeaz gain, indarkeria mota guztien aurrean tolerantzia 0 izatea eta autodefentsa feministari ekitea. Sistemak gure harremantzeko modua manipulatu badu guk harreman eredu feministari ekingo diogu, hori baita harreman eredu osasuntsua, parekoaren errespetuan oinarritzen dena.