Naiz+ Naiz+

Hasi da Bertrand Lapurdikoak hauspotu duen iraultza

Itsasuko zikiro janean agertu berri da Bertrand Lapurdikoa, azken hilabeteetan lapurtarrak iraultzara deitzeari ekin dion XII. mendeko Lapurdiko bizkondea. Aldi hartan galdu egin zuten lapurtarrek Parisen aurkako gudua eta espetxean hil zen altxamenduaren burua. Bueltan da, ordea; txaloz eta «Bertrand! Bertrand!» oihuz hartu berri dute Itsasuko zikiro janean:

[@BLapurdikoa | Facebook]

BIDEOA: Nor da Bertrand Lapurdikoa? XII. mendean Lapurdiko bizkondea zen, Parisek herritarrei boterea kendu ostean, hori jasan ezinik iraultzara deitu zituen aldi hartan lapurtarrak. Guda galdu zuten eta presondegian hil zen Bertrand. Orain, bueltan da eta «jaiki lapurtar guziak!» oihuarekin itzuli da.