Naiz+ Naiz+

Sarean da Busti emankizunaren lehena

Kanaldudek eta ehKz-k elkarlanean garatu duten gazte komunikazio egitasmoa da Busti eta lehena sarean eman dute, jada: «Joan den urrian, Kanaldude Herri Telebista eta ehKz gazte komunikazio proiektuak bultzaturik, Ipar Euskal Herriko gazteek gazteentzat eginiko webtelebista saio bat abiatzeko xedea plazaratu genizuen. Lehen bilkura publiko bat egin ondotik, 20 bat gazte bildu gira proiektua plantan eman eta emankizuna prestatzeko. Bost hilabetez lanean aritu gira, Kanalduderi esker oinarrizko bideogintza formakuntza jaso eta elkarrekin adosturiko edukia lantzen. Eta azkenean prest da : huna hemen BUSTI emankizunaren lehen alea. Zuk ere parte hartu nahi baduzu, ez duda! Aipatu zure inguruan edo idatzi info@kanaldude.tv helbidera»