Naiz+ Naiz+

WebTB saio berria gazteentzat Kanaldude eta ehKz-ren eskutik

«Aspertuta zira telebistan irentsarazten dautzuten kaka guziaz? Konponbidea badugu!». Hori da webTB saio berri honen gonbidapen gisa Kanaldudek eta ehKz proiektuek dakarten gonbitea. Hilabeteroko web telebista emankizuna antolatu nahi dute elkarlanean eta bilkura publikoa deitu dute azaroaren 22rako Hazparnen, denen artean emankizuna nolakoa izan daitekeen pentsatzeko. Informazio gehiagorako bilkuraren Facebook ekitaldian.