0 iruzkin

Pentsa

Utzi amets egiten. Une bakar batez. Utzi irudimena askabidean jartzen. Segundu labur batean. Utzi pentsamenduari libre esaten. Momentu honetan. Orain. Halabeharrez.

Ideia bakar bat, beste askoren bueltan. Sateliteak garunaren itzulian:

Pentsa dezagun zerk liluratzen gaituen, non aurkitzen ditugun merezitasunaren garaikurra jartzen dizkiegun egoerak, elementuak, pertsonak, zerak. ("Lilura" 2015/05/07)

Pentsa dezagun zerk eragiten digun ilusioa, zein momentutara egin behar dugun itzuli...

0 iruzkin

Aldaketa (?)

Esan beharra dut kanpaina honetan entzun dudan hitzik errepikatuena dela. Aldaketa. Alderdi guztietara zabaldutako epidemia izan da. Eta argudioak dituzte horretan zentratuta. Besteen aurka jokatzeko arma bihurtu da, tiro azkarra eta eraginkorra. Parrandatik etxera itzuli eta oraindik musikaren oihartzunak belarrietan txistu desatsegina eragiten duenean bezalakoa. Goizaldeko ordu txikietan komunean txiza egiten entzuten den txistu madarikatua. Ohera sartu eta txistu berberak buru barruan...

0 iruzkin

24 ordu eta gero

Zer ekartzen dion herri harresiak kanpainari. 24 ordu eta gero egin beharreko hausnarketa. Hasteko eta behin; ez dut uste aurreprogramatutako gertakizuna izan denik. Hots, epaitegien erabakiaren ondotik izan den gertakizunen bilakaera bat dela, eta horretan egutegiek malgutasun gutxi dutela agintzeko ahalmenean.

Jendetza batu zen Gasteizen. Hori ere ukaezina. Desobedientzia pasiboa. Indarkeriarik eza. Horixe zen gakoetako bat. Herri babesa ematea aurretik espetxerako bidea hartuko zutela aski...

0 iruzkin

Esan (II)

Larrosa batek ekartzen duena. Gaur, PSE banaketan. Larunbatez, ohi bezala, azoka egunarekin bat eginez.

Ohartu gabe, arrapaladan etorri eta larrosa muturrean. Ez galderarik, ez erreakzionatzeko denborarik ere. "Toma". Berriro betiko kinka. "Eskerrik asko" (aurrekoan aipatu jokabidea). Haurra tartean da. Eta egoera errepikatzen da. "Toma unas piruletas". Zipitzik ulertu ez badu ere, ez du galdetu zer esan dioten. Goxokiekin nahikoa du gajoak.

Atzean utzita bagoaz parafernaliarekin. "Zer egingo...

0 iruzkin

Esan

Andoain. Maiatzak 14. Arratsaldea. 19:30. Kale Nagusian behera. Maindiko iturriaren ondoan. Gipuzkoanoko ertzean. Karpa zuri bat. Jasotze lanak hasita. EAJko hautagaiak.

Ehun metro iristeko. Irudimena askatu zait bere lotuneetatik. Kanpainako afitxak banatzen irudikatu ditut. Zer egin, hori galdera gerturatu ahala. Eskainitakoa hartu edo ezezkoa eman. Dios. Larritasuna sentitu dut une batez. Baliogarritasunik emango ez badiot ere, elegantziaz jokatzea izan daiteke hartuko nuen erabakia. Jaso,...