Naiz.info
Zarautz

Zumaiak emakumezkoen Euskotren Liga irabazi du

Bi egunetan ospatu den Zarauzko bandera eraman du Zumaiak eta garaipen horrek Liga irabazteko balio izan dio. Galizia izan da azkarrena bigarren saioan.

Zumaiako arraunlariaK garaipena ospatzen. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Zumaiako arraunlariaK garaipena ospatzen. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Puntu bakar batengatik izan bada ere, Zumaiak irabazi du emakumezkoen Euskotren Liga. 27 puntu lortu dituzte txapeldunek eta bat gutxiago Galiziak.

Rias Baixas taldekoek Zarauzko banderako bigarren saioa irabazi dute, baina bandera Zumaiarentzat izan da.

Getaria-Tolosa izan da Euskotren Ligako hirugarren sailkatua 15 punturekin eta San Juan laugarrena 12rekin.