Naiz.info
Bilbo

Caja Laboral izan da irabaztea lortu duen euskal talde bakarra

Gasteiztarrek Valentzia hartu dute mendean Zurbanon (79-75). Uxue Bilbao Basketek Real Madrilen aurka galdu du etxean (74-94) eta Lagun Arok Unicajaren zelaian (74-70).

Asko borrokatu behar izan du Baskoniak partida irabazteko. (Juanan RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Asko borrokatu behar izan du Baskoniak partida irabazteko. (Juanan RUIZ / ARGAZKI PRESS)

ACBn ligan jokatzen duten euskal taldeetatik, Caja Laboral izan da asteburu honetan garaipena lortu ahal izan duen bakarra. Gasteiztarrek lan handia egin behar izan dute Valencia Basket mendean hartzeko, baina azkenean partida irabaztea lortu dute (79-75).

Lagun Arok berriz, ezin izan du irabazi Unicajaren aurka (74-70). Gipuzkoarrak sailkapenaren zuloan daude eta ez dute lortzen bertatik irtetzea. Gero eta aukera gutxiago geratzen zaizkie.

Uxue Bilbao Basketek ere ezer gutxi egin ahal izan du Real Madrilen nagusitasuna zalantzan jartzeko. Madrildarrak sailkapeneko lehen postuan daude eta aise irabazi dute Miribillan (74-94).