NAIZ.INFO
BILBO

Gizonezko bat zendu da Galdakaon, hiru autoren arteko istripu baten ondorioz

Hiru autok N-634 errepidean, Galdakaon, izandako istripuaren ondorioz, gizonezko bat hil egin da, Lakuako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

 

Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra arratsaldeko 16.15ean jazo da, Erletxeseko bidegurutze inguruan. Ertzaintza aztertzen ari diren arrazoiak direla medio, hiru autok elkar jo dute.

Ibilgailuetako batean zihoan bidaiari bat zendu egin da. Haren gorpua suhiltzaileek atera behar izan dute, auto barruan harrapatuta gelditu delako.

Istripuak auto-ilarak eragin ditu.