NAIZ
PLA D' ADET

Majka poloniarrak bere bigarren garaipena lortu du Tourrean

Rafal Majka txirrindulari poloniarrak irabazi du Pirinioetako bigarren etapa, Pla d'Adet mendatean bukatu dena. Bigarren etapa garaipena du. [Xehetasun guztiak, NAIZen Tourrari buruzko atal berezian]

Majka garaipena ospatzen, helmugan. (Eric FEFERBERG/AFP)
Majka garaipena ospatzen, helmugan. (Eric FEFERBERG/AFP)

Tinkoff taldeko Rafal Majkak irabazi du Saint-Gaudens eta Pla d'Adeten artean ospatu den Pirinioetako bigarren etapa.

Txirrindulari poloniarrak irabazten duen bigarren etapa da, Risoulen eskuratu zuenaren ondotik.

Vincenzo Nibali siziliarrak lidergoari eutsi dio sailkapen nagusian.

Bihar Pirinioetako azken etapa egin beharko dute txirrindulariek, Pau eta Hautacam artean. Tourmalet mitikoa eta Hautacam igo beharko dituzte.