naiz
Donostia

Abuztuaren 11n egingo da Abordatze Eguna Donostian

Donostiako Piratek Aste Nagusiko egitarau osoa aurkeztu dute eta abuztuaren 11n, astelehenez, egingo dute Abordatze Eguna. Piraten Aste Nagusia bederatzi kofradiek osatuko dute aurten.

Donostiako Piratek egitarau osoa aurkeztu dute. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Donostiako Piratek egitarau osoa aurkeztu dute. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Donostiako Piratek datorren Aste Nagusirako antolatu duten egitaraua osorik iragarri dute gaur. Mireia Mochales eta Batiste Ezeiza Donostiako Piraten kide eta bozeramaileak prentsaurrean jakinarazi dutenez, aurtengoan bederatzi kofradiek osatuko dute Aste Nagusia.

Kofradia bakoitzak bere egitaraua izango duen arren, badira pirata guztiek elkarlanean aurrera eramango dituzten zenbait ekintza. Horien artean, urtetik urtera gero eta jende gehiago batzen duen Abordatzen Eguna. Aurtengoan abuztuaren 11n egingo da, astelehenez, eta parte hartu nahi duen orok www.izanpirata.info webgunean ezarri den formulario bat bete beharko du abuztuaren 4a baino lehen. Abordatze Eguneko bazkarirako txartelak ere salgai jarri dituzte Alde Zaharreko Herrira eta Rekalde tabernetan eta Antiguako Trikuharrin.

Horren aurretik, baina, guztiek batera abuztuaren 9an emango diete hasiera Piraten Aste Nagusiari. Txupinazoa jaurtiko da Kaian, Matti eta Ezkilaren etorrerarekin batera.

Hurrengo egunean, hilaren 10ean, argazki rally-a egingo da egun osoan zehar eta iluntzeko 21.00etan sari banaketa izango da.

Asteartean KaleFesta antolatu dute. Kofradia bakotizak elektrotxaranga batekin egingo du arratsalde pasa eta 21.00ak aldera guztiak elkartuko dira kaian.

Abuztuaren 14an Abordatze Txikia egingo da eta parte hartzaileentzat e-posta helbide bat bideratu dute izena emateko (abordaiatxikia@gmail.com). Bazkarirako tiketak ere salgai daude aurrez aipatutako tokietan.

Donostiako Piraten Aste Nagusiari amaiera emateko Irrikitaldia egingo da, urtero bezala, abuztuaren 17an.