NAIZ
BAIONA

Bi bortxaketa salaketa izan dira Baionako besten ondotik

Baionako besten ondotik bi bortxaketa salaketa izan dira. Bata Ipar Euskal Herrian izan da eta bestea Parisen, eta Baionako Fiskaltzak hartu du bere gain ikerketa.

Bi bortxaketa salaketa izan dira Baionako besten ondotik eta ikertzen ari dira, Anne Kayanakis fiskalak Kazeta.eus-i baieztatu dionez. Salaketetako bat Ipar Euskal Herrian gertatu da eta bestea Parisen, baina Baionako Fiskaltzak hartu du bere gain ikerketa.

Bihar Baionako Udalean besten balorazioa egiteko emango den prentsaurrekoan bi salaketen berri ere emango duela jakinarazi du prokuradoreak.

Iaz ere besten ondotik bortxaketa baten berri izan zen, 40 urte inguruko emazte batek salatu zuen.