NAIZ
BILBO

Hasier Arraizek irailaren 4an deklaratu beharko du berriz EAEKo Auzitegi Nagusian

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Borja Iriarte epaileak deklaratzera deitu du berriro Hasier Arraiz Sortuko lehendakaria irailaren 4an, ezker abertzalearen erabakiei buruz egin zuen analisi politikoaren harira. Auzia artxibatu ondoren DyJeren helegitea onartu eta berriro ireki zuen Auzitegiak.

Hasier Arraiz Iñigo Iruin eta EH Bilduko kideekin, apirilean, lehen aldiz deklaratu zuenean. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)
Hasier Arraiz Iñigo Iruin eta EH Bilduko kideekin, apirilean, lehen aldiz deklaratu zuenean. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)

Hasier Arraizek Borja Iriarte epailearen aurrean deklaratu beharko du berriro, irailaren 4an, «terrorismoa goratzea» leporatuta inputatu gisa.

Iazko azaroan Josu Muguruza eta Santi Brouarden heriotzen urteurrenean Arraizek mahai inguru batean parte hartu zuen eta han ezker abertzalearen erabaki historikoei buruzko analisi politikoa egin zuen. Horren ondotik inputatu egin zuten eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusian deklaratu zuen, apirilaren 2an.

Fiskaltza auzia artxibatzearen alde agertu zen eta apirilaren 23an Borja Iriarte epaileak eginbideak artxibatu egin zituen, Sortuko lehendakariaren hitzaldian deliturik ez zegoela-eta. DyJ talde ultraeskuindarrak helegitea aurkeztu zuen eta uztailaren 16an erabakia atzera bota eta auziari segida ematea agindu zuen, helegitea onartuta. Orain deklaratzea deitu du berriro Arraiz.