NAIZ
LEKEITIO

Urdaibai eta Donibane garaile Euskadiko Traineru Txapelketan

Urdaibaik eskuratu du Euskadiko Traineru Txapelketa gizonezkoetan eta Donibanek emakumezkoetan, Lekeition arratsaldean jokatu den estropadan.

Urdaibaik irabazi du Euskadiko Txapelketa gizonezkoetan. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)
Urdaibaik irabazi du Euskadiko Txapelketa gizonezkoetan. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Lekeition jokatu da gaur arratsaldean Euskadiko Traineru Txapelketa. Emakumezkoak izan dira uretaratzen lehenengoak. Lehia estua izan da baina azkenean Pasai Donibaneko arraunlariek eraman dute garaipena.

Pasaitarrek 11 minutu, 3 segundu eta 38 ehuneneko denbora egin dute. Hibaika sartu da bigarren, bi segundura, eta Zumaia hirugarren, bost segundura. Getariarrak atzean geratu dira eta 47 segundu galdu dituzte.

Gizonezkoetan, Urdaibaik eraman du txapela, 19 minutu eta 54 segunduko denborarekin. Hondarribia sei segundura sartu da eta Orio hamaseira. Laugarren Portugalete izan da, 25 segundura.