Inazio Agirre Arregi gaur gauean hil da 66 urte zituelarik. Orain dela hamar bat egun istripua izan zuen bizikletan zioalarik eta geroztik ospitalean egon da egoera larrian. Ezker abertzaleko kidea izan da urte askotan eta gaur egun Sortuko militantea zen.
2003an AuB plataformetako zerrendaburua izan zen Gipuzkoan, baina Estatu espainoleko auzitegiek legez kanpo utzi zituzten. Tolosako Udalean zinegotzia izateaz gain, euskaltzalea eta filologoa ere zen. 80 . hamarkada bukaeratik 2003rarte Donostiako Udaleko euskara patronatuko zuzendaria izan zen. Euskararen inguruko artikulu ugari idatzi izan ditu GARA egunkariko iritzi sailean.
Tolosan oso ezaguna zen eta inauterizale, bertsozale eta kantuzale amorratua. Joan den urtetik jubilaturik zegoen. Emaztea, semea eta alaba uzten ditu.
Twitterren jende ugarik agertu du bere dolumina Agirreren heriotzaren ostean.
Horien artean Ibai Iriarte Tolosako alkateak:
Inazio Agirre hil zaigu, pertsona osoa,euskalzale amorratua, Ezker Abertzaleko kide eta laguna. Besarkadarik bero eta sentikorrena sendiari
— ibai iriarte (@ibaiiriarte) August 18, 2014
Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko lehendakariak:
Inazio Agirre euskaltzale eta ezker abertzaleko kidea hil da, Goian bego!!!, ze palo http://t.co/wX1szYiJqe
— Koldo Tellitu (@KoldoTellitu) August 17, 2014
Kike Amonarrizek:
Inazio Agirre euskaltzale ta abertzale kementsua hil da. Nire euskaltzaletasunak asko zor dio berari. Besarkada beroa senitartekoei.
— Kike Amonarriz (@KikeAmonarriz) August 18, 2014
Pernando Barrena Sortuko kideak:
Inaxio Agirre joan zaigu eta inoiz ez dugu ahaztuko Euskal Herria zuela helburu. Milesker Inaxio. Agur eta ohore! pic.twitter.com/qgy6zUupP2
— Pernando Barrena (@pernandobarrena) August 17, 2014
Marian Beitialarrangoitia Gasteizko Legebiltzarreko kideak:
E.H.ak, euskarak langile nekaezina galdu dute. Agur eta Ohore Inaxio. pic.twitter.com/gGqtGIjhKW
— Marian (@marianbeitia) August 17, 2014
Zigor Etxeburua Gipuzkako Foru Aldundiko Euskara zuzendariak:
Inaxio A. borroka laguna, maisua t adiskidea, eskerrik asko. Lepoan hartu t segi aurrera! Lortuko dugu EH euskalduna! pic.twitter.com/5sPpBhfNFg
— zigor etxeburua (@ZEtxeburua) August 17, 2014
Iñaki Soto, GARAko zuzendariak:
Agur eta ohore Inazio Agirre http://t.co/MFsSla9Qd0
— GARA Iñaki Soto (@gara_isoto) August 18, 2014