Etorkinak estigmatizatzea egotzi dio PPri Donostiako Udalak

Pertsona migratzaileen inguruan Ramon Gomez zinegotziak esandakoak «kezkagarriak dira kolektibo bat estigmatizatzen ari delako» eta «diskurtso xenofoboa» delako. Javier Maroto Gasteizko alkateak «diru laguntzen kontura» bizi direla etorkinak esan zuen eta Gomezek hausnarketa horrekin bat egiten duela esan berri du.

NAIZ|Donostia|20/08/2014|1 comment
Arp_140430_920608
Jon Albizu (ezkerrean) Izagirre alkatearen alboan Osoko Bilkura batean. (J.C. RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Jon Albizu Donostiako Udaleko Gizarte Ongizateko zinegotziak etorkinak estimatizatzea eta diskurtso xenofoboa egitea egotzi dio PPri. Ramon Gomez PPren Donostiako zinegotziak bat egin zuen atzo Javier Maroto bere alderdikide eta Gasteizko alkateak aurreko astean esandakoekin, etokrinak «diru laguntzen kontura» bizi direla, alegia. Gomezek adierazpenekin bat egin zuen gasteiztar askoren iritzia dela argudiatuta.

Donostiako Udalaren arabera adierazpenak «kezkagarriak dira kolektibo bat estigmatizatzen ari delako eta diskurtso xenofoboa egiten ari delako». Udalak herritar orori tratu bera emango diela adierazi du eta baldintzak betetzen dituzten herritar guztien artean banatuko dituela larrialdiko dirulaguntzak.

Albizuk pobreziaren areagotzean zuzeneko erantzukizuna egotzi dio, gainera, PPri. PPren «politika ekonomikoa pobrezia horren erantzule» dela esan du eta eskubideak murriztu eta «boteretsuei eta banketxe pribatuei dirua ematen ari delako». Zinegotziaren arabera «PPren kontu hartzaile ohiak Suitzan duen diruarekin donostiar guztien larrialdiko diru laguntzak ordaindu ditzakegu hogei urtetan».

RELATED NEWS