NAIZ

Labankadaz hilda pertsona bat Miarritzeko etxebizitza batean

Zabaldutako informazioaren arabera, hildakoa Miarritzeko etxebizitza bat lapurtzen saiatu da eta etxe barruan zeudenek labanarekin eraso diote. Polizia gertatutakoa ikertzen ari da.

Goizeko 7.30ak aldera gertatu da heriotza. Zabaldutako informazioaren arabera, lapurreta egiten saiatu den 47 urteko pertsona bat hilik agertu da labanarekin erasotua izan ondoren.

Miarritzeko golfaren inguruan kokaturiko etxebizitza batean gertatu da. Polizia ikertzen ari da eta etxe barruan zeuden bi pertsona atxilotu ditu.