NAIZ
DONOSTIA

Abisu horia ezarri dute barnealdean, eurite handiak espero direlako

Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan abisu horia indarrean ezarri dute, datozen orduotan eurite handiak espero direlako, batez ere barnealdean.

Lakuako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du, egunean zehar eurite handiak espero direlako barnealdean. Orduko eta metro karratuko 15 litro edo gehiagoko prezipitazioak aurreikusi dituzte, batez ere Araban, baina baita Bizkaia eta Gipuzkoako barnealdean ere. Abisua 9.00etatik 22.00etara egongo da indarrean.

Nafarroan ere abisu horia indarrean dago, orduko 15-20 litro espero baitira datozen orduotan.

Eguraldiari buruzko xehetasun guztiak kontsulta daitezke NAIZen atal berezian.