NAIZ
Valentzia

Azken minutuan galdu ditu Realak askorik egin gabe zituen puntuak (1-1)

92. minutuan 0 - 1 zioen oraindik Levanteren zelaiko markagailuak, penalti eta gol, berdinketa. Azken arnasaldian ihes egin diote Realari bi puntuk eta bakarrarekin etxera. Partida makala izan da oro har eta askorik egin gabe, Canalesen gol batekin aurreratu dira txuri-urdinak. [Estatistikak]

Puntu bakarrarekin itzuliko da Reala etxera, hiruak esku eskura izan dituen arren. Lehen zati negargarria egin dute bi taldeek eta atsedenalditik itzuli orduko egin du Canalesek Realaren gola. Askorik egin gabe hiru puntuak etxera ekartzekotan izan dira Moyesenak, azken arnasaldian, ordea, Carlos Martinezek baloia eskuz jo du arean, penalti eta Levanterentzat berdinketa lortu du Ivanschitz-ek.