NAIZ

Berasaluze eta Zubieta bikotearen laugarren garaipena

22-12 irabazi dute Artolaren eta Albisuren kontrako partida Eibarko Astelenan.

Binakako Txapelketako seigarren jardunaldian Berasaluze eta Zubieta bikoteak garaipena lortu dute Artola eta Albisuren kontra.

Txapelketako laugarren puntua izan da irabazleentzat eta sailkapeneko bigarren postuan kokatu dira partida guztiak irabazi dituzten Ezkurdia eta Zabaletaren atzetik.