NAIZ

Osasunaren garaipena Bartzelonan

Lehen zatian Ninok egindako gol bati esker hiru puntuak lortu ditu Osasunak (0-1). Azken hogei minutuetan, nafarrek hamar jokalarirekin defendatu behar izan dute emaitza. [Partidaren xehetasunak]

Osasunak garaipen garrantzitsua lortu du Bartzelona B taldearen etxean. Ninok egin du partidako gol bakarra lehen zatiaren erdialdean eta nafarrek errenta ondo defendatzen asmatu dute.

Bigarrenn zatian De las Cuevasek bigarren txartel horia ikusi du eta Jan Urban entrenatzailea ere kanporatua izan da. Hala ere, Osasunak ez die kataluniarrei aukera garbiak sortzne utzi eta garaipenarekin itzuli dira.