‘40 minutu rock’ izenburupean dozena bat talde igoko dira oholtzara larunbat honetan Durangon. Lehen orduetatik jende andana gerturatu da Landako Gunera.
10.30ean ireki dituzte ateak eta hortik aurrerakoan etenik gabe jardungo dute 12 musika taldek. Garilak 26 izan da jaialdia irekitzea egokitu zaion taldea, kartelean iragarritako Izerdi Gorria ordezkatu dute. Enkore eta Los Chkos del Maiz izan dira hurrengo taldeak taula gainean. Rap talde valentziarreko abeslarietako bat Arnaldo Otegiren askatasuna eskatzen duen kamisetarekin igo da taula gainera.
Beste hainbat talde ere zuzenean ikusteko aukera izango da. Besteak beste, bertan izango dira Zea mays, Kaotiko, Def Don Dos, Hesian, Iheskide, Anestesia, Betagarri, Governors eta Oliba Gorriak.