NAIZ

Gorbeian galduta zeuden hiru mendizaleak onik daude

Gorbeia mendian galduta dauden hiru mendizaleak onik daude, haiek senide bati egindako dei baten bidez jakinarazi dutenez. Hala ere, oraindik ez dituzte topatu, behe lainoak lana zailtzen du-eta.

Hiru mendizaleren bila dabil Ertzaintza Gorbeian, hala ere, mendizaleek beraiek jakinarazi dute senide bati egindako dei baten bidez onik daudela. Hala ere, oraindik ez dituzte aurkitu eta bilatze lanetan jarraitzen dute, behe lainoak lan hau oztopatzen duen arren.

Atzo gauetik ari da Ertzaintza haien bila. Bi gizon, 55 eta 31 urtetakoak, eta 26 urteko emakume bat dira. Euren familiak eman zuen abisua gauean etxera itzuli ez zirela ikustean, Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Atzo gauean hasi ziren bilaketa lanak, eta kotxea Belaustegiko aparkalekuan zegoela konfirmatu dute. Gauerdia baino lehenago hasi ziren bilaketak.