NAIZ

Eibarrek galdu egin du Ipuruan

Nolitok egin du partidako gol bakarra penaltiz lehen zatiko 40. minutuan (0-1). Garitanok erasoko jokalari guztiak zelairatu ditu bigarren zatian, baina Eibarrek ezin izan du berdinketa lortu. [Partidaren xehetasunak]

Eibarrek galdu egin du Ipuruan. (Raul BOGAJO / ARGAZKI PRESS)
Eibarrek galdu egin du Ipuruan. (Raul BOGAJO / ARGAZKI PRESS)

Eibarrek galdu egin du Celtaren kontra Ipuruan. Nolitok penalti baten bidez lortu du partida erabaki duen gola lehen zatiko 40. minutuan. Celtako aurrelariak ondo baliatu du Didac Vilaren oparia. Ezkerreko atzelariak baloia eta tokia galdu ostean lurrera bota du area barruan Celtako jokalari bat. Bultzakada ez da gogorra izan, baina epaileak penaltia dela erabaki du.

Aurretik beste penalti bat ere ikusi du epaileak Larrivey area barruan bakarrik erori ondoren. Kasu horretan ordea, linierrak bota egin dela esan dio eta epaileak atzera bota du erabakia.

Bigarren zatian, Garitanok Piovaccari eta Manu del Moral zelairatu ditu atsedenaldi ostean. Lekic ere sartu da erasoko jokoa indartzeko. Celtak ordea, ondo defendatu du eta azken minutuetan Eibarrek aukeraren bat sortu duen arren ezin izan du ate aurrean asmatu.

Liga bukatzeko sei partidu geratzen direnean Eibarrek hiru puntutako aldea dauka jaitsiera postuetako azken tokian dagoen Deportivorekiko.