NAIZ

Fernando Sota aske geratu da

Badajozeko espetxetik atera da igande honetan urtebeteko espetxe zigorra bete ondoren presoen argazkiak jartzea egotzita. 

Fernando Sota aske geratu da urtebetetko espetxe zigorra bete ostean. Sota Tafallan atxilotu zuten 2014an beren aldeko manifestazio baten bukaeran. Ezkutuan zen tafallarra plazako kioskoan agertu zen mobilizazio amieran eta Guardia Zibilak segituan atxilotu zuen.

Sotak ezkutatzea erabaki zuen Auzitegi Nazionalak beren kontrako atxilotze agindua eman ostean. Euskal presoen argazkiak jartzeagatik urtebeteko zigorra ezarri zion epaitegiak.