NAIZ
BILBO

Hilaren 25 eta 30erako greba deialdia egin dute Radio Euskadin, kaleratzeen aurka

Enplegu erregulazioak kaltetutako langileek kaleratzeen aurkako greba deitu dute Radio Euskadin, hilaren 25 eta 30erako.

Greba deialdia egiteko langileek burutu duten agerraldia. (@despidosradioeu)
Greba deialdia egiteko langileek burutu duten agerraldia. (@despidosradioeu)

EiTBren egoitzaren atarian eginiko agerraldi batean, Radio Euskadiko langileek hilaren 25 eta 30rako greba deialdiaren berri eman dute.

Salatu dutenez, gaur hasiko dira kaleratze gutunak jasotzen eta, zentzu horretan, gogor kritikatu dute Enplegu Deialdi Publikoaren eraginez «zerbitzu publikoa deskapitalizatu» dutela.

Ildo horretan, 30 urteko ondarea galtzeak «arduradunak» badituela eta norbaitek bere gain hartu beharko lituzkeela adierazi dute.