NAIZ
BILBO

Athleticek 2015-2016 denboraldiko elastiko berria aurkeztu du

2015-2016 denboraldian jantziko duen elastikoa aurkeztu du Athleticek. Marra zurigorriak manteduz baina hauek zabalagoak eginez. Osteguentik aurrera egongo da salgai.

Athleticen elastiko berria. (ATHLETIC)
Athleticen elastiko berria. (ATHLETIC)

Athleticek 2015-2016 denboraldian jantziko duen elastiko berria aurkeztu du. Niken diseinuarekin «nortasun berezia eta historia» islatzu nahi ditu. Ohikoak diren marra zurigorriak mantentzen ditu, baina aldaketekin.

Elastikoaren diseinuari buruz, lepotik tolesdura-arte dituen marra zurigorriak aipatu behar dira, aurten bost izango dira eta zabaleran eta ikusgarritasunean irabazten dute. Omoplatoetan eta besoetan kolore gorria bereizten da gorputzeko atal horiek nabarmenduz, «zelai barnean irudi boteretsu eta errespetagarria» emateko asmoz.

Kamisetak lepo beltz bat erakusten du, poloen bezalakoa, ezkutuak dauden botoiekin. Lepoaren ertzaren inguruan marra fin gorri bat duelarik eta behealdean guztiz gorria izanik. Lepoaren atzealdean ikurrina txiki bat mantentzen da.

Ohar baten bidez azaldu dutenez, kamiseta berri honek Niken azken berrikuntzak dakartza «errendimendurako, ehun-teknologia, hezetasunaren erregulazioa, eta ingurumen iraunkortasuna». Era berean, Nike Dri-FIT teknologia dakar, «gorputzeko izerdia hartu eta kamiseta eta praketatik kanpora bidaltzen duena».

Ostegunetik aurrera egongo da salgai ohiko lekuetan.