NAIZ

Greipelentzat bigarren etapa; Cancellara lider berria

Nibalik eta Nairo Quintanak minutu bat eta 28 segundu galdu dituzte bigarren etapan. Froome eta Contador berriz, beste bi faborito nagusiak, lehen taldean sartu dira. [Sailkapenak]

Bukaerako esprinta, Greipel erdian. (AFP)
Bukaerako esprinta, Greipel erdian. (AFP)

Tourreko bigarren etapan lehen ezustekoa iritsi da. Herberehetan zehar ospatu da eta haizearen eragina baliatu dute taldeek lasterketa apurtzeko. Nairo Quintana eta Nibali galtzaile atera dira joko horretan eta ia minutu bat eta erdi galdu dute helmugan. Beste bi faborito nagusiak, Froome eta Contador, lehen tropelean sartu dira.

Esprintean erabaki da garaipena eta Greiper izan da azkarrena. Cavendish-ek azkarregi jo du erasoa eta alemaniarrak erraz gainditu du. Sagan izan da bigarrena eta Cancellara hirugarrena. Azken honek maillot horia bereganatu du.