NAIZ
IRUÑEA

Bosgarren aldiz irabazi du Olaizola II.ak San Fermineko torneoa

Aimar Olaizolak Juan Martínez de Irujo garaitu du 22-16 Labrit pilotalekuan jokatu den finalean. Goizuetarrak bosgarren aldiz irabazi du San Fermin txapelketa.

San Fermin torneoko bi finalistak. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
San Fermin torneoko bi finalistak. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

Aimar Olaizolak 22-16 garaitu du gaur Juan Martínez de Irujo eta 2015eko San Fermin torneoko txapelduna bihurtu da. Asegarceko pilotariarentzat bosgarren garaipena izan da txapelketa honetan. Labrit pilotalekua guztiz bete da bi pilotarien arteko partida ikusteko.

Tenperatura handian jokatu den finala berdintsua izan arren, partidaren bigarren zatian goizuetarrak erresistentzia fisiko handia erakutsi du, eta bere defentsarekin batera Irujo garaitzeko gai izan da guztiz zirraragarria izan den finalean.