NAIZ
PEKIN

Bartolettak luzera-jauziko proban urrezko domina berreskuratu du hamar urte ondoren

Tianna Bartolettak, 2005ean munduko txapelduna izan ostean, urrezko domina berreskuratu du hamar urte ondoren emakumezkoen luzera-jauziko proban. Emakumezkoen 200 metroko lasterketari dagokionez, Dafne Schippers izan da txapelduna, txapelketako errekor berria lortuz (21.63); emakumezkoen 110 metroko hesi lasterketan urrezko domina Daniele Williamsek lortu du (12.57), eta gizonezkoenan Sergey Shubenkov izan da azkarrena (12.98).

Tianna Bartoletta atzoko sailkapen probetan. (Adrian DENNIS/AFP)
Tianna Bartoletta atzoko sailkapen probetan. (Adrian DENNIS/AFP)

Hamar urte ondoren, munduko txapeldun bihurtu da Tianna Bartoletta emakumezkoen luzera-jauzian. 7,14 metroko jauziarekin urrezko domina lortu eta bigarren postuan utzi du Shara Proctor (7,07 metro); brontzezko domina Ana Spanovicek lortu du (7,01 metro).

Emakumezkoen 200 metroko lasterketan Dafne Schippers izan da garailea, txapelketako errekor berria lortuta (21.63), eta ondoren iritsi dira mugara Elaine Thompson (21.66) eta Veronica Campbell-Brown (21.97).

110 metroko hesi lasterketari dagokionez, emakumezkoen proban urrezko domina Daniele Williamsek lortu du (12.57); bi ehunen berandugo iritsi da Cinci Roleder, eta ondoren Alina Talay (12.66). Gizonezkoen proban Sergey Shubenkovek lortu du lehen postua (12.98), eta bere atzetik iritsi dira Hansle Parchment (13.03) eta Aries Merritt (13.04).