NAIZ
Altsasu

Altsasuko Ospa egunera sartu eta hiru karroza eraman ditu Guardia Zibilak

Euskal Herritik alde egin dezatela eskatzeko egin ohi dute Altsasun Ospa eguna, eta alde egitea eskatzen duten berberak agertu dira aldarrikapen jaira, bera zapuztu asmoz. Bazkari garaian agertu eta eurei irain egiten omen zieten karrozak eraman dituzte.

Ustez Guardia Zibilak iraina denaren aitzakian eraman duen karrozetako bat. (AHOTSA.INFO)
Ustez Guardia Zibilak iraina denaren aitzakian eraman duen karrozetako bat. (AHOTSA.INFO)

Alde egin dezatela eskatzen ari dira Altsasun Ospa egunean, aldarri horri heltzeko arrazoi berri bat eman diete gaur Sakanako herrira sartu diren guardia zibilek. Bazkari garaian hurreratu eta plazan ziren hiru karroza «iraina» zirela argudiatuta haiek eramango zituztela iragarri dute.

Guardia Zibilek Euskal Herritik ihes egin dezatela aldarrikatzeko jai eguneko hiru protagonista hauek zituzten poliziek jomugan:

Azkenean, karrozak desegin eta eraman dituzte. Herritarren oihu artean alde egin behar izan dute.

Egitarauak gauean berandu arte jarraituko du, pentsatzekoa da bazkalorduan izandako poliziaren esku hartzearen salaketak garrantzia berezia hartuko dutela.

Hona Guardia Zibilek alde egin duten unearen bideoa: