NAIZ
MURTZIA

Pello Bilbao gernikarra bigarren Jasper Stuyvenek irabazi duen etapan

Erorikoak izan dira protagonista Vueltaren 8. etapan, Peter Saganenak emango du zer esan handiena motor batek jota erori baita, Jasper Stuyven (Trek) izan da azkarrena helmugan beta eskura izan du euskaldun batek, bigarren egin baitu Pello Bilbao gernikarrak [Sailkapena, profilak, emaitzak...].

Gertu izan du eskuak gora igotzeko aukera Bilbaok (JOSE JORDAN | AFP)
Gertu izan du eskuak gora igotzeko aukera Bilbaok (JOSE JORDAN | AFP)

Pello Bilbao gernikarrak (CJR) eskura izan du Vueltako 8. etapa, bigarren sartu da esprint estu batean Jasper Stuyven (Trek) irabazlearen atzetik. Sailkapen nagusian ez da alde nabarmenik izan eta Chavesek jarraitzen du lidergoan.

Erorikoek behar baino protagonismo handiagoa izan dute, bereziki Peter Saganek sufritu duenak. Amaierarako 8 bat km falta zirelarik motor batek bota du Sagan lurrera. Txirrindurien eta zaleen artean haserrea eragin du gertakariak.

Aurrez, beste eroriko larri bat izan da eta bertan etxerako bidea hartu dute kolpearen ondorioz Tejay Van Garderen (BMC) estatubatuarrak, Daniel Martin (Cannondale) irlandarrak eta Nacer Couhanni (Cofidis) frantziarrak.

Biharkoa maldan gora amaituko da: vuelta.naiz.eus