NAIZ
BILBO

Mobilizazio jendetsua Santutxun Cardaño eta Fernandezen atxiloketak salatzeko

Aingeru Cardaño eta Aitor Fernandezen atxiloketak salatu dituzte Santutxuko kaleetan. Erantzun zabala izan du deialdiak eta «Errepresiorik ez» lelopean egin dituzte bertako kaleak.

Cardaño eta Fernandezen atxiloketak salatu dituzte Santutxun. (Monika DEL VALLE/ ARGAZKI PRESS)
Cardaño eta Fernandezen atxiloketak salatu dituzte Santutxun. (Monika DEL VALLE/ ARGAZKI PRESS)

Erantzun jendetsua izan du Aingeru Cardaño eta Aitor Fernandezen atxiloketak salatzeko Santutxun egin duten deialdia. 20:00ean abiatu dira Karmelo plazatik eta «errepresiorik ez» leloa zeraman pankartaren atzetik egin dute aurrera.

Atzo Indautxun egin zuten bezala, atxiloketekin amaitzeko exijitu diote espainiar Gobernuari eta «herri gisa jasandako kolpea» erantzun nahi izan dute modu honetan. «Errepresioa ez da bidea» oihuak entzun dira ibilbidean.

ATA (Amnistia eta Askatasuna) mugimenduak ere mobilizazio bat burutu du Bilboko Alde Zaharreko kaleetatik.