NAIZ
DONOSTIA

Guibelalderen dimisioa exijitu dute LABek eta Ernaik Adegiren egoitzaren aurrean

LAB sindikatuak eta Ernai gazte antolakundeak Adegiren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute Pello Guibelaldek gazteriaren eginiko adierazpenak gaitzetsi eta Gipuzkoako patronaleko buruaren dimisoa exijitzeko.

Adegiren aurrean elkarretaratzea egin dute LAB sindikatuak eta Ernai antolakundeak. (ARGAZKI PRESS)
Adegiren aurrean elkarretaratzea egin dute LAB sindikatuak eta Ernai antolakundeak. (ARGAZKI PRESS)

Gazteriaren inguruan egin zituen adierazpenengatik barkamena eskatu zuen arren, LABek eta Ernaik salatu dute ez dela nahikoa, Guibelaldek «formetan izandako akatsagatik bakarrik» eskatu duelako barkamena.

Guibelalderen dimisioa exijitzearekin batera, instituzioei dei egin diete Adegirekiko jarrera alda dezaten. Guibelalderen hitzak «atzean babes legala eta instituzionala duelako» ematen ari direla salatu dute.

Ahots batzuk kexu agertu diren arren, nabarmendu dute «esanguratsuak» direla aferaren inguruan ezer esan ez dutenak. «Behar izan duten guztietan Adegiren atzetik joan dira babesa emanez Arantxa Tapia, Markel Olano edota Urkullu lehendakaria bera, eta oraingoan ere, isilik geratuz, gauza bera egiten ari dira», azaldu dute.