NAIZ
DONOSTIA

Euskararen erabilera areagotzeko eta sendotzeko zortzi hiztegi berri aurkeztu ditu Lakuak

Lakuako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak zortzi hiztegi berri aurkeztu ditu euskararen erabilera «areagotu eta sendotzeko» asmoarekin. Bi hiztegi elebidunak dira eta beste seiak terminologikoak.

 Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskararen erabilera sendotzeko eta areagotzeko hiztegi eta tresna berriak aurkeztu ditu. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskararen erabilera sendotzeko eta areagotzeko hiztegi eta tresna berriak aurkeztu ditu. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)

Lakuako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskararen erabilera «areagotzeko eta sendotzeko» zortzi hiztegi berri aurkeztu ditu Donostian. Hauetako bi elebidunak dira eta beste sei terminologikoak.

Patxi Baztarrikak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak, «erreminta paregabeak» direla adierazi du. Gogoratu duenez, Euskararen Agenda Estrategikoan 13 lan ildo eta 168 ekintza definitu ziren, «tartean hiztegi hauen beharra». Beraz, bi hiztegi orokor horiez gain, Euskararen Aholku Batzordearen barruan dagoen Terminologia Batzordeak onartutako sei hiztegi terminologiko argitaratu berriak aurkeztu dira.

Hizkuntza paisaian, merkataritzan eta kontsumoaren arloan, ‘Merkataritza eta Marketina Hiztegia’ eta ‘Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen defentsa Hiztegia’ dira argitaratutao hiztegiak. Bestetik, kirolaren arloan, ‘Errugbi Hiztegia’ eta ‘Mendizaletasuna Hiztegia’ argitaratu dituzte. Azkenik, herri administrazioan eta zuzenbidean, ‘Herri-ogasuna Hiztegia’ eta ‘Prozedura Kriminala Hiztegia’.

Azkenik, Terminologia Batzordeak onartutako lan berezi bat ere aurkeztu da: ‘Hizketa-ereduak/Modelos de conversación’. Lan horrek hainbat egoeratarako elkarrizketa ereduak eskaintzen ditu eta euskaratik nahiz gaztelaniatik kontsulta daiteke. «Argitalpen hori oso erabilgarria izango da euskara ikasten ari direnentzat», zehaztu dute.