NAIZ
MADRIL

Indartsu baina Real Madrilekin ezin (4-2)

Lehen zatiko jokoak eta markagailua ez zetozten erabat bat, ondo aritu baita Athletic Santiago Bernabeu zelaian. 2. minuturako jaso du lehen zartakoa (Ronaldo) baina berehala berdindu du Erasok (8'). Lehen zatia amaitzerako, ordea, 3-1 zen markagailuan eta 2. zatian ez da aukerarik izan. Elustondoren gol ederrak zapore gozoxegoarekin utzi du talde zurigorria (4-2) [Estatistikak]

Athleticeko jokalariek estu eutsi arren, Ronaldok ireki eta itxi du gaur markagailua. (Gerard JULIEN | AFP)
Athleticeko jokalariek estu eutsi arren, Ronaldok ireki eta itxi du gaur markagailua. (Gerard JULIEN | AFP)

3-1 amaitu da lehen zatia baina indartsu ari zen Athletic, horregatik askok ezin zuen sinetsi markagailua horren aurkakoa izatea. Partida hasi eta berehala, 2. minutuan Ronaldok egin du madrildarren lehena. Traza txarra hartuta zuen partidak, baina 10. minutua betetzerako Erasok, bizi eta bixkor, azti, berdinketa lortu du. Lehen zatia amaitzerako, ordea, Jamesek lehenbizi eta Kroosek gero partida ia erabakita utzi dute (3-1).

Bigarren zatian ez da partidari buelta emateko aukerarik izan zurigorrientzat, zelaian indartsu mantendu diren arren. Ronaldok 4. sartu eta azken arnasaldian, Elustondok gol eder batekin zapore gozoagoa utzi du lehoien artean.

Onenen artean lehiatzeko taldea du Valverdek bere esanetara, ostegunean du hurrengo aukera, Europe League-a baitator bueltan.