NAIZ
Hondarribia

Sergio Martinek irabazi du Bidasoako Itzuliko bigarren etapa

Hendaia eta Hondarribia artean ospatu da Bidasoako Itzuliko bigarren etapa eta Sergio Martin madrildarra izan da azkarrena. Edward Rabasi italiarrak lider jarraitzen du eta Jon Irisarri leaburuarra da lehen euskalduna, bederatzigarren tokian.

Sergio Martinek altxa ditu bi besoak Hondarribian. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Sergio Martinek altxa ditu bi besoak Hondarribian. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Sergio Martin txirrindulari madrildarra izan da indartsuena Hondarribiako helmugan. 14 gizonek osatutako talde bat iritsi da nabarmenduta eta esprintean bera izan da azkarrena. 123 kilometro osatu dituzte Hendaia eta Hondarribia artean, eta azkenengo zatian igo duten Jaizkibel mendateak markatu du lasterketa.

Bertan nabarmendu dira 14 txirrindulariak. Lau aurretik, tartean Caja Rural taldeko Jon Irisarri, eta beste hamarrak beherakoan batu zaizkie.

Modu honetan, Edward Rabasik jarraitzen du sailkapen nagusiaren buruan eta Irisarri bederatzigarren lekuan kokatuta dago, 36 segunduko galerarekin.