NAIZ
MILAN

Real Madrilentzat Txapeldunen Liga, 120 minutu eta Ronaldoren azken penalti baten ostean

90. minutuak banako berdinketarekin amaitu ostean, 15na minutuko bi zatiko luzapena jokatuta eta penaltietan nagusitu da azkenean Real Madril, Cristiano Ronaldok sartu du gol erabakiorra. Hamaikagarren aldiz irabazi du Real Madrilek Txapeldunen Liga. 

Garaipenaren gola. (PIERRE-PHILIPPE MARCOU  | AFP)
Garaipenaren gola. (PIERRE-PHILIPPE MARCOU  | AFP)

Hamaikagarren aldiz Txapeldunen Liga irabazi du Real Madrilek, kasu honetan auzoko Atleticoren aurkako finala irabazi ostean. 120 minututik gora behar izan du Chamartineko taldeak, hala ere, garaipena lortzeko. 

Lehen ordulaurdena betetzearekin bat aurreratu du Real Madril Sergio Ramosek. Jokoz kanpo egon arren epaileak ez du ikusi eta 1-0 aurreratu da Zidanen taldea. Markagailuan aldaketarik gabe jarraitu du partidak, 79. minutuan Carrascok berriz ere Simeoneren taldea partidan sartu duen arte. 

Banakoarekin bete dira arauzko 90 minutuak. 15na minutuko luzapeneko bi zatietan ez da golik egon eta azkenean penaltiak. Juanfranek huts egin du Atleticoren penaltia, hurrengoa jaurtitzen Cristiano Ronaldo, eta Real Madrilen izarrak egin du gol erabakiorra.