NAIZ

Susperraldia berretsi eta Nibalirentzat izango da Giroa

Atzoko etapan eman zuen lehen kolpea eta gaur berretsi du, oker handirik ezean Vincenzo Nibalirentzat izango da 2016ko Giroa. Mikel Nieve laugarren izan da gaurko etapan eta mendiko garaile gisa podiora igoko da bihar. Taaramaek irabazi du gaurko etapa. [Sailkapenak]

Nibali gaurko etapako une batean. (Luk BENIES | AFP)
Nibali gaurko etapako une batean. (Luk BENIES | AFP)

Amaiera ikusgarria eskaini du beste urte batez Italiako Giroak, ezin estuagoa. Atzoko etapan Vincenzo Nibelik «hemen nago» ozen bat oihukatu zuen, etapa irabaziz eta Esteban Chaves liderrari 53 segundoko koska janez, gaur berretsi du susperraldia eta minututik gorako tartea aterata maglia rosa jantzi du, okerrik ezean Giroa bereganatuz. 

Atzoko moduan, gaur ere maila bikaina eman duena Mikel Nieve izan da, atzo bigarren egin zuen eta gaur laugarren postuan amaitu du eta bihar podioan izango da bera ere, mendiko irabazle gisa. 

Italiako Giroko azkenaurreko etapa Taaramaerentzat izan da.