NAIZ

Donostiako Gipuzkoa plazan erraustegiaren aurka

Donostiako Gipuzkoa plazan, Diputazioaren aurrean, 200 bat lagun elkartu dira erraustegiaren aurkako plaza bihurtzeko asmoarekin. Igande gaua bertan geratzea erabaki dute asanbladan.

Asanblada irekia egin dute igande arratsaldean eta Gipuzkoa plazan geratzea erabaki dute. (@GipuzkoaZutik)
Asanblada irekia egin dute igande arratsaldean eta Gipuzkoa plazan geratzea erabaki dute. (@GipuzkoaZutik)

Igande arratsaldeko 16.00ak inguruan jendea batzen joan da Donostiako Gipuzkoa plazan, sare sozialetan @GipuzkoaZutik kontuaren bitartez egindako deialdiari erantzunez. Asanblada irekia egin dute eta taldeetan banandu ostean gaua bertan igaroko dutela jakinarazi dute twitter kontuan.

«Ez goaz etxera» lemapean, Diputazioaren aurrean dagoen Gipuzkoa plaza erraustegiaren kontrako plaza bihurtu nahi dute Zubietako proiektua gelditu arte. Igande gaua behintzat bertan igaroko dutela iragarri dute eta hemendik aurrerako dinamikak antolatzen ari dira batzar irekian. Lan talde ezberdinetan antolatzen hasi dira: komunikazioa, formakuntza, logistika, aisialdia,...

Astelehenean, arratsaldeko 19.00etan, beste asanblada bat egingo dute.