NAIZ
lezo

Hainbat bizilagunek ekidin zuten eraso sexual bat ikertzen ari dira Lezon

Adin gutxiko neska batek pairatu zuen eraso sexual bat ikertzen ari dira Lezon, Ertzaintzak jakianrazi duenez. Neskaren oihuek hainbat bizilagun erakarri zituzten eta erasotzaileak ihes egin zuen.

Igande goizaldean Lezon emandako eraso sexual bat ikertzen ari da Ertzaintza. Jakinarazi dutenez, biktimak atzo jarri zuen salaketa. Bertan aipatzen denez, hainbat bizilagunek neskaren oihuak entzun egin zituzten eta gerturatzean erasotzaileak ihes egin zuen.

Kolektibo desberdinek elkarretaratzea deitu dute asteazkenerako, 19:30ean.